viernes, 30 de marzo de 2012

MOTORE URRITASUNA

Garun paralisia gaur egun,motore urritasunaren arrazoirik nagusiena bihurtu da espaini mailan.Gainera edozeini gerta dakioke urritasun hau.Garun paralisian zentratuko naiz,hau baita gehien ikusi duguna eta gehien impaktatu nauena.

Garun paralisia sufritzen duten pertsonak preso bizi dira.Beraiek normal sentitu eta pentsatzen dute,baina beraien motore urritasuna dela eta espresatzeko edota mugitzeko arazoak dituzte.Honek benetan hunkitu nau preso bizi direlako beraien gorputz  barnean eta bizitza oso frustrantea izanen baita.Imajinatzen hasten naiz nola izan behar duen zerbait espresatu nahi eta ezin espresatu.Nire ustetan urritasun gogorrenetakoa izango da orain azaldu dudan ezaugarriarengatik.Egia esan gizartean garun paralisia duten haur edo helduak nahiko urritasun zabala edukiko balute bezala daude kontsideratuak,eta ez da horrela.Gizarteari beraien espasmo muskularrek edota hitzegiteko zailtasunak atzera egiten die,eta ezaugarri hauek urritasun oso zabala dutela pentsarazten die.Gizartea konturatu egin behar da alde honetatik bakarrik direla urriak,bestela normal pentsatu sentitu eta erbakitzen dute.

Diario Vasco bezalako egunkariak bilatzen egon naiz garun paralisiarekin zerikusia zuten artikuluak.Artikulu hauek erakusten dute beraien gaitasunak anitzak izan daitezkeela beraien urritasunaz gain.Hona hemen eskuz egindako zestoen artikulua edota gizartean nola beraiei laguntzeko prest dagoen jendeak aurrera egiten duen beraien onurarentzat.

http://www.diariovasco.com/20081031/alto-urola/comercializan-cestos-hechos-mano-20081031.html

http://www.diariovasco.com/20120210/local/desarrollan-dispositivo-trasmite-emociones-201202101552.html

Aspacek aurrera eraman duen zestoen salmenta eta produkzioaren ekimena oso garrantzitsua izan da.Garun paralisia duten pertsonentzat beraien produktuak edozein eroslek erosteak autoestimua igotzea dakarkie eta beraien aislamentutik ateratzea.Oso esperientzia positiboa da eta gizartearen parte sentiarazten die.
Beste artikuluan ikusten da gizartearen zati garrantzitsu bat kontzientziatua dagoela eta urritasun hau duten pertsonei laguntzeko asmoa duela.

Hemen ipintzen dut film klasiko baten zati bat non bertan ikusten da espresatzeko dituen arazoak eta jendearen erreakzioa.Restaurante guztia mutikoari begira geratzen da.Hau erreakzio txarra da eta argi dago hauek ez dutela portaera inklusibo bat eta baztertzeko joera dute beraien begirada tinko zorrotz eta intimidatzailearekin.Begirada hau da gizarteak aldatu beharko lukeena,gizarte inklusibo bat nahi badugu.Zati honetan ere ikusi dezakegu espresatzeko dituen arazoak baina berak erreakzio normalak dituela ere.Bera zaintzen duen eta maitatzen duen emakumea ezkondu behar dela esaten diotenean dena beltz ikusten du.Honegatik haserretzen da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario