martes, 20 de marzo de 2012

FAKTORE BIOLOGIKOAK DIRELA ETA ARRISKUAN AURKITZEN DIREN HAURRAK

Nire aurrezagutzak gai honekiko gutxi ziren.Egia esan kaletik entzuten dena edota norbaitek esan dizuna bakarrik.Lehen aldia da Faktore biologikoei buruz ikasten dudana.
Egia esan sekula ez nintzen jarri pentsatzeari gai honi buruz serioski.Edozeini gerta dakioke honelako ezbehar bat.Haurdunaldian,jaio ondoren edota zaharragoa zarenean gertatu daiteke eta.

Honelako arriskuan dauden umeak klasean aurkituko ditugu.Beraien jokabideak aztertu behar ditugu eta ondo ezagutu konturatu gaitezen eta lagundu ahal dizaiogukeen.

Eskoletan askotan pertzepzio okerra egiten da ume hauengan.Askotan ez gara konturatzen zein zaila izan daiteken bizitza haientzako.Beti gizartera moldatzen egon behar dute.Lekuz kanpo sentitzen dira.Gure gizartea hain da egoista eta konformista,non bere eraikitzea molde baten antzera egiten du.Molde honetan sartzen diren guztiak gizarteratzeko aukerak izango dituzte.Molde honetatik at geratzen direnak ez dira baliogarriak.Hau da gaur egungo gizarteak egiten duena.Egia esan behar da pertzepzio hau denboraz aldatzen doala edo bestela,denbora 60 urte atzera begiratxoa bat ematea besterik ez dugu.
Argi eduki behar dugu,beraiek, beraien egoera dela eta, askotan ezin direla moldatu gure gizartera.Honela gu gara beraiei moldatu beharrekoak.Guk lagundu behar diegu bizitza ahalik eta kolore argienetan marrazten.Guk lagundu behar diegu eguneroko gauzetan aurrera egin dezaten eta duintasunezko bizitza bat bizi dezaten.

Gehien barneratu dudan kontzeptua atal honekin zera da:
Beariek ezin dira gure gizartera moldatu.Gure gizartea aluminio edo egurrezko material gogor eta zurrunez egin ordez,zergatik ez sortu gure bizitza txiklea bezain material flexiblearekin?Honela denok pozik biziko ginateke gizarte berberan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario