miércoles, 4 de abril de 2012

IKUSMEN URRITASUNA

Ikusmen urritasuna mota zabalekoa izan daiteke.Nik adibidez ikusmen urritasun nahiko handia dut,hipermetropia baitut eta 4 diotriako nibela begi bakoitzean.Zortez niretzako urritasun honentzako konponbide nahiko erosoak daude,lentillak eta betaurrekoak bezalakoak.Beste batzuek ez dute nik dudan zortea eta ez dute beraien urritasuna konpontzeko bide errazik nik bezala.

Umez jaiotzerakoan, urritasun honekin jaio ezkero ez da hain zaila izango aurrera ateratzea.Betidanik mundua urritasun honetatik begiratuz ezagutu baituzu,Arazoa larriena pentsatzen dut,jaio ondo ikusi eta ondoren urritua gelditzea dela.Oso esperientzia frustrantea izan behar du.
Ikusmen urritasuna duen edozein pertsonaren oztopo nagusiena komunikatzeko edota besteak sentitzen duena espresioez ulertzea  izango da.

Idatzizko komunikazioa errezteko braile alfabeto sistema ezagutzen dugu.Braile sistemaren alfabetoa erliebean dauden puntuz osatutako hizkiz sortua da.Honela ukimenaren bidez irakurri dezakete urritasun hau jasaten dutenek.Honek ere etorkizunerako grina piztu dit.Ni irakasle naizen einean,ikusmen urritasuna duen edozein ume toka dakidake nire klasean,gainera geroz eta gehiago eskola inklusiboa bultzatzen baita.Ikusmen urritasuna duen umearen garapen integrala bermatzeko kapaz izan nahi dut.Honetarako ezinbestekoa da braile alfabeto sistema ikastea.

Etorkizunerako karrera bukatzean jarri dudan meta bat da braile eta zeinu hizkuntza ezagutzea eta basikoki erabiltzeko gai izatea.

ENTZUMEN URRITASUNA


Entzumen urritasuna ikusi ditugun urritasunetatik ahulenetarikoa iruditu zait,entzumen urritasuna duen ume batek bere garapen integrala errazago lortu dezakeelako.Hala ere ez da garrantzia kentzeko urritasun bat.Klasean ikusi dugu entzumen urritasuna duen ume baten zailtasunak anitzak direla egunetik egunera.

Askotan entzumen urritasunik ez dugunok,hau da komunikazio arazorik ez dugunok komunikazioa sustatu ordez,ahozko komunikazioa sustatzen dugu.Konturatu behar gara komunikazioa dela bultzatu behar dena eta modu asko daude komunikatzeko

Gehien barneratu dudana irakasle baten papera da.Irakasle batek entzumen urritasuna duen umeren bat klasean badu bere garapen integrala eta beste ikaskideak bezalako hezkuntza duin bat jasotzeko ahalegin handiak egin behar ditu.Irakaslea oso espresiboa izan behar da entzumen urritasuna duten umeek  aurpegiko espresioan asko fijatzen baitira.Aurpegiaren espresioarekin besteen emozioak,autoestimua eta informazio gehiago bereganatu dezake.

Gai honek hainbat gogo piztu dizkit nire barnean.Irakasle moduan nire profesionaltasunari begira entzumen urritasuna duten umeekin lan egin ahal izateko zenbait aspektu tekniko bereganatu behar ditudala konturatu nahiz.Adibidez zeinu hizkuntza ikastea ezinbestekoa iruditzen zait.Egia esan irakasle guztiek ikasi beharko lukete eta magisteritzako karreran guztiontzako eskola edota komunikazio trebetasunak ematen dugun bezala zeinu hizkuntza asignatura bat eman beharko litzateke.Irakaslearen onurari bakarrik begira ez,umearen garapen eta bizitzari begira ere zeinu hizkuntza ikasteko gogoa pizten  zait.

Entzumen urritasuna dutenek gure gizartera moldatzeko sentitzen duten beharraz aparte,guk ere sentitu beharko genukeen bejar hori eta beraiei moldatu testuingurua errezteko eta bizi esperientzia anitzagoak eduki ditzaten.

Pentsatzen dut implante koklearra egiteko gai denak,implante koklearra egin beharko lukeela.Gizarte normalera murgiltzen lagundu dezake,baina ez zukeen zeinu hizkuntza ahaztu beharko ezta praktikatzen utzi beharko.

Umeekin klasean entzumen urritasunaren gaia lantzeko,honelako histori hau aurkitu dut.Marrazkiak nahiko zaharrak dira en plan Heidi ta ola jejje baina nahiko ondo azaltzen dutela iruditzen zait.Bertan osasuntsu jaiotzen den neskatila batek, infekzio eta kalentura oso altuengatik entzumen eta ikusmen urritasuna sortzen zaionaren historia da.Bertan, usaimena bezalako sentidua zorrozten zaio eta bizia ulertzeko era berriak lortzen dituenaren historioa da.Hemen duzue linka pelikula osoa ikusteko
http://raquelgaji.wordpress.com/pelicula-discapacidad-auditiva/