miércoles, 4 de abril de 2012

ENTZUMEN URRITASUNA


Entzumen urritasuna ikusi ditugun urritasunetatik ahulenetarikoa iruditu zait,entzumen urritasuna duen ume batek bere garapen integrala errazago lortu dezakeelako.Hala ere ez da garrantzia kentzeko urritasun bat.Klasean ikusi dugu entzumen urritasuna duen ume baten zailtasunak anitzak direla egunetik egunera.

Askotan entzumen urritasunik ez dugunok,hau da komunikazio arazorik ez dugunok komunikazioa sustatu ordez,ahozko komunikazioa sustatzen dugu.Konturatu behar gara komunikazioa dela bultzatu behar dena eta modu asko daude komunikatzeko

Gehien barneratu dudana irakasle baten papera da.Irakasle batek entzumen urritasuna duen umeren bat klasean badu bere garapen integrala eta beste ikaskideak bezalako hezkuntza duin bat jasotzeko ahalegin handiak egin behar ditu.Irakaslea oso espresiboa izan behar da entzumen urritasuna duten umeek  aurpegiko espresioan asko fijatzen baitira.Aurpegiaren espresioarekin besteen emozioak,autoestimua eta informazio gehiago bereganatu dezake.

Gai honek hainbat gogo piztu dizkit nire barnean.Irakasle moduan nire profesionaltasunari begira entzumen urritasuna duten umeekin lan egin ahal izateko zenbait aspektu tekniko bereganatu behar ditudala konturatu nahiz.Adibidez zeinu hizkuntza ikastea ezinbestekoa iruditzen zait.Egia esan irakasle guztiek ikasi beharko lukete eta magisteritzako karreran guztiontzako eskola edota komunikazio trebetasunak ematen dugun bezala zeinu hizkuntza asignatura bat eman beharko litzateke.Irakaslearen onurari bakarrik begira ez,umearen garapen eta bizitzari begira ere zeinu hizkuntza ikasteko gogoa pizten  zait.

Entzumen urritasuna dutenek gure gizartera moldatzeko sentitzen duten beharraz aparte,guk ere sentitu beharko genukeen bejar hori eta beraiei moldatu testuingurua errezteko eta bizi esperientzia anitzagoak eduki ditzaten.

Pentsatzen dut implante koklearra egiteko gai denak,implante koklearra egin beharko lukeela.Gizarte normalera murgiltzen lagundu dezake,baina ez zukeen zeinu hizkuntza ahaztu beharko ezta praktikatzen utzi beharko.

Umeekin klasean entzumen urritasunaren gaia lantzeko,honelako histori hau aurkitu dut.Marrazkiak nahiko zaharrak dira en plan Heidi ta ola jejje baina nahiko ondo azaltzen dutela iruditzen zait.Bertan osasuntsu jaiotzen den neskatila batek, infekzio eta kalentura oso altuengatik entzumen eta ikusmen urritasuna sortzen zaionaren historia da.Bertan, usaimena bezalako sentidua zorrozten zaio eta bizia ulertzeko era berriak lortzen dituenaren historioa da.Hemen duzue linka pelikula osoa ikusteko
http://raquelgaji.wordpress.com/pelicula-discapacidad-auditiva/

No hay comentarios:

Publicar un comentario