viernes, 17 de febrero de 2012


ARRETA GOIZTIARREN PRINTZIPIOAK EZAGUTZEN:

Egia esan ezagutzen nuen arreta goiztiarren zeregina zein den.Gaixotasun psikologiko edo fisiko guztiek bezala azkar topatzeak erantzun positiboagoak eman ditzazke.Hau da arreta goiztiarren zeregina bereziki,umeen jokabideak aztertu eta hauek ulertuz garapen integralean arazoak izan ditzazketen umeak identifikatu. Garapen nahaste orokorren bat duten umeek beraien alderdi guztiak ez garatzeko ,hau da garapen integrala ez lortzeko edota sozialki baztertuak geratzeko arriskua dute.

Arreta goiztiarrak oso beharrezkoak iruditzen zaizkit baina umeen etorkizunean edadetuagoak direnean ere lagundu beharko zitzaien gehiago.Zergatik esaten dudan hau,Nire eskolan Sindrome de Down zeukan mutiko bat ezagutzen nuen eta ezagutzen dut oraindik.Iñigo Garciak garapen motore, soziala eta berbala gainditzen zituen.Kuadrila zuen eta ez zen bazterturik geratzen beti lagunekin baitzebilen.Hori txikitan gertatzen zen baina Iñigok  nerabezaroan sozialki atzerapen bat eduki zuen,edota garapen labur bat ere deitu diezaiguke.Honela gutxinaka bere lagunek interes komun berdinak zituztenean bere sozializazio mailak nahiko antzerako jarraitu zuen eta gutxinaka baztertze sozial bat bizi izan zuen.Esan nahi dut arreta goiztiarrak oso garrantzitsuak direla baina diagnostiko bat egiteagatik eta txikitan laguntzeagatik umeak ez duela dena eginda.Bizitza osoan zehar laguntzeko eta berekin aurrera pausuak emateko prest egongo gara.

Ikasgai honek arreta goiztiarren beharra duten ume guztien ezaugarriak ezagutzeaz eta arlo honi buruzko nire jakinmina piztu dit.Etorkizunean honelako umeak egokituko zaizkigu eta gure zaintza eta arreta osoa beharko dute hauen onurarako.
Bestalde argi geratu zait umeen etiketatzea ez dela egokia diagnopstiko fidagarri bat izana arte.Umearen testuinguru eta erlazioak ezagutu behar ditugu ondoren epaitzeko.Askotan umeak bizitzen duen egoerarekin dute zerikusia bere jokaerak beraz hauek ezagutu ondoren epaitu beharko genuke.Honetarako familiarekin eta beste irakasleekin informazioa trukaketa beharrezkoa da.