jueves, 22 de marzo de 2012

ADIMEN URRITASUNA

Adimen Urritasunez ari garenean pentsarazi egin dit eta nire ikuspuntua aldatu dit.Askotan pentsatzen dugu adimen urritasuna duen ume batek ezgaitasun global bat duela.Hori ez da horrela,adimen intelektualean bakarrik du urritasuna eta urritasun intelektual honek eguneroko bizitzan oztopoak ipiniko dizkio.

Beharrezkoa duten punturik baliotsuena,euskarriena edo apoioena iruditzen zait.Apoioek bere gaitasun funtzionalak hobetzen lagunduko diote,honela bizitza duinago bat bizitzeko aukera izango dute.
Gazteak direnean euskarri hauetaz gozatzea errazago iruditzen zait.Azken finean zure gurasoak beti or daude,baina haziz zoazen heinean,gurasoek geroz eta gutxiago lagundu dezakete.

Nire aurrezagutza gehienak Down sindromeari buruz ziren.Nire Herrian ni baino 4 urte zaharrago den mutiko bat baitago adimen urritasun honekin.Banekien ez dutela indarra kontrolatzen,sexuarekiko ez dutela inongo taburik,nahiko sozialak direla...

Honekin lotuz nire eskolan egon zen eta Beasainen oso ezaguna den mutiko baten historia kontatuko dut.Iñigo Garcia 1987an jaio zen.Iñigok Down sindromea dauka.Down sindromea edukitzeak ez du asko baldintzatu txikitan,bere abilezia sozializatzeko eta aurrera egiteko adimen urritasun honi gailendu baizitzaion.

Iñigo kalean bizi izan den umeetako bat da.Kalean bizitzearekin ez dut esan nahi bertan bizi zenik,oso kalezalea zela ordea.Herri guztiak maite zuen eta ume guztiok ezagutzen genuen.Kaletik zihoanean gurasoak gelditu egiten ziren berarekin hitz egitera.Gu gazteagoak ginenez beldurra genion,ez zuelako bere indarra kontrolatzen eta gainera nahiko bihurri xamarra zen eta baloia kendu etab.-ekoak egiten zizkigun.Bere kuadrila zuen eta ez zuen sozializazio faltarik ez eta maitasun faltarik.Udarako kanpamentuetara etortzen zen gurekin eta ederto pasatzen zuen,eta guk berarekin berdin.Gainera sukaldaritza ZIP bat ikastera iritsi da,bere ametsa zelarik.Bere istorioa oso polita zen txikitan edo gaztetan eta gizarte inklusibo batean bizi zela ematen zuen.Urteak pasa ala Iñigok berdin jarraitzen zuen baina nerabezaroan,bere gustuak edota heldutasun maila eta bere gelakide edo kuadrilakoena nahiko ezberdinak ziren eta geroz eta gehiago hazi,orduan eta ezberdintasun gehiago zegoen beraien artea.Iritsi zen momentu non Iñigo bakarrik gertau zen eta kalean bera baino askoz ere gazteagoak ziren umeekin jolasten zuen.Barkatu expresioa baina orain "pureta" taberna batean egoten da gehienetan bere adinerako desegokia den jendearekin.Egia esan kaletik berakin aurkitzen naizenean beti hitz egiten dugu eta pozik bizi dela ematen du,baina ez dakit nik hain pozik biziko den.

Adimen urritasuna duten umeei ezinbestekoa iruditzen zait protagonismoa ematea klasean.Protagonismo honek beraien autoestimua indartuko du eta honela garapen integral bat lortzeko gaitasun handiagoa lortuko dute.Ikaskideak arazoaz kontzientzia ere ezinbestekoa da garapen integralaren bidean.Ikaskideak kontzientziatuak badaude adimen urritasuna duen ikaskidea ulertzeko gai izango dira bere garapena oztopatu gabe.
Kontuan eduki behar dugu irakasle bezala askotan adimen urritasuna duten umeen arazoa,ikaste garaian beste umeak baino mantxoago egiten dutela.Beraz,beraien erritmoa errespetatzen ikasi behar dugu.

Historio honekin esan nahi dudana da txikitan edo gaztetan adimen urritasuna duten umeen gizartea nahiko ona eta inklusiboa ematen duela,baina hauek heztean askotan beraietaz hazten garela eta beraien urritasun antzekoa duten pertsonekin bakarrik erlazionatzen direla.Pentsatzen dut ume hauengan egin beharreko esfortzua eta atentzioa beraien bizi guztian zehar izan beharko litzatekeela.Benetan behar dutena da heztean beraien lagunek hor jarraitzea berarekin.Askotan zaila izango da beste nerabeek ere mundua ezagutzen ari direlako eta jorretan askotan fijatu ere ez direlako egingo baina orduan da laguntza gehien behar duten unea,nire esperientziak erakutsi didanez.
Bideo hau ipintzen dut pilo bat gustatu zaidalako daukan natoralidadea,imajinazioa eta espresatzeko era.Benetan zoragarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario