martes, 20 de marzo de 2012

GARAPEN NAHASTE OROKORRAK

AUTISMOA:

Garapen nahaste orokorra jasaten duten umeek komunikazioan eta interakzio sozialean eragin zuzena dute.Honek oztopo handiak jartzen dizkie bizitza normalizatu baterako.
Esaten da ume hauek espektro autistaren barnean aurkitzen direla.Beraien artean maila edota forma ezberdineko autismoa jasateaz gain ezaugarri komun batzuk partekatzen dituzte.

Autismoa duten umeek ordena behar dute beraien bizitzetan.Asko harritu nau garapen nahaste honek.Ez dut sekula autista den umerik ezagutu,beraz nahiko ignorantea nintzen zentzu honetan.Gizartean Garapen nahaste normalizatuena izanda ere,oso gogorra iruditu zait.Fisikoki normalak direla ematen du baina Autismoak asko limitatzen die gizartearazteko eta bizitza duin batetaz gozatzeko.

Beraien mundu propio batean bizitzeak min handia sortu dezake gertu dituen pertsonei(familia,lagun...).
Beraien onurarako irakasle moduan orden bat jarraitzen lagundu behar diegu.Honetarako piktogramak oso lagungarriak dira.

Autismoa
Konturatu naiz autismoa edo Asperger sindromea oso garapen nahaste gogorrak direla.Egia esan hauetako ume baten aurrean egotean asko intimidatzen didate beraien estreotipiak,Badakit errepikapen konduktak direla eta ez dutela hori besteri esan nahi baina asko txokatzen didate,Hau aldatu beharko dut hemendik aurrera denborarekin eta geroz eta praktika gehiagorekin.

Aspaldi ikusi nuen film bat (Rainman).Bertan gizon autista bat agertzen da Ray (Dustin Hoffman),eta ongi espresatzen da autistei gertatzen zaiena.Rutinatik ateratzen duen edozerrek beldur ematen dio eta nahasi egiten du..Aukeratu dudan pelikularen zatia aireportuan gertatzen den pasajea da.Zati honetan ikusi daiteke,autistek memoria kapazitate handia eduki dezaketela jakinmina sortzen dien horrengan.Beraien munduan bizi direla aislaturik ere nahiko ongi agertzen da,zeri begiratzen ari den galdetzen dionean eta Rayek ezeri erantzuitean.Hala ere iruditzen zait papela ondo egiteko estereotipi gehiago egin beharko lituzkeela.Bestalde nahi dutena lortzeko autolesionatzera iritsi daitezkela ikusten da.Autolesio nahiko normala izaten da autismoa duten pertsonengan.Nire Tolosako lagun batek ume autista bat zaintzen du.Ume honek Iñaki du izena eta 12 urte ditu.Beñatek (nire lagunak) esaten dit errutina behar beharrezkoa dutela,zerbait ezberdina egin ezkero autolesionatzera iritsi daiteke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario