martes, 20 de marzo de 2012

FAKTORE SOZIALAK ETA ARRISKUAN AURKITZEN DIREN HAURRAK

Ume guztiek behar bezala hazteko,beharrezkoak dituzten zenbait behar beteta eta asetuta eduki behar dituzte.Bai fisiologiko,afektibo...Baina hemen ez gaude teorian sakontzeko baizik eta gure bizipen edo hausnarketak adierazteko emandako materiari buruz.
Oso identifikatua sentitu naiz gai hau eman dugunean.Ez ni arrisku sozialean egon naizelako,nire egoera guztiz osasuntsua izan dela pentsatzen dut.
Nire iloba gogorau dut tamalez gai hau ematerakoan.Nire ilobak 2 urte eta 3 hilabeteko adina du.Egia esan nire neskalagunaren etxean ez da sekula giro osasuntsu bat egon.Ez naiz detaileetan sartuko asko baitaude eta ez dut gogorik denak aipatzeko baina nire iloba honelako egoera batean dagoela jakinda hemen idaztea erabaki dut.
Ez zait erraza egiten erabaki hau aurrera eramatea ez baizait batere gustatzen "ezezagunekin" kontu hauek partekatzea.

Nire neskalagunaren etxean gurasoak separatu egin ziren eta ez dira ez ekonomikoki ez osasuntsu bizi.Hori egiten duen bakarra nire neskalaguna da etxeko erresponsable bakarra baita.Egoera honetatik abiatuta,Alain arrisku sozialeko egoera batean jaio zen.Bere amak 18 urte zituen eta ez zen gai ez psikologikoki ezta ere ekonomikoki umea hezteko,baina eduki egin zuen.Bere ama arduragabe zikin bat da.Lanik ez egiteaz aparte gobernuak ematen zion dirulaguntzaren gehiengoa bere txorradetan gastatzen zuen,Alain behar bezala atenditu gabe geratzen zen.Askotan nire neskalagunak erosi behar zizkion pardelak edota beste hainbat gauza.Alainen gurasoak beraien erlazioa eten zuten kustodia konpartitu batera iritsiz.Honela Alain beti alde batetik bestera dabil eta gehienetan bere amonak arduratzen dira berataz,bere ama eta aitak paso egiten duten einean.

Argi dago Alainek bere amarekiko atxikimendu inseguru edota desantolatu bat sortu duela.Oheratzean bere ama kalera irteten zen eta bera negarrez hastean, ez zegoen.Berriz ere nire neskalaguna sartzen da jokoan eta berak lasaitu behar zuen.Honengatik eta beste milaka adibideengatik argi daukat Alainek ez duela garapen integral bat lortuko.Bere harremanak edota jokabideak ez dira behar bezalakoak izango,eta honek etorkizunean ondorio txarrak sufriaraziko dizkiola pentsatzen dut.

Klasean gai hau emateak pentsarazi egin dit.Oso triste jarri naiz zenbaitetan baina ez zait igerri ez dudalako nahi klase guztiak honako gauz hauek jakitea.Egia esan atxikimendu edota arrisku sozialei buruz jakiteak lagundu egiten dit.Nik ahal dudanean eta berarekin nagoenean ahalik eta hobe pasa dezan saiatzen naiz.


Pentsatzen dut honelako umeren bat klasean badugu,bere testuingurua ezagutzea ezinbestekoa dela.Askotan zenbait "profesionalek" diagnostiko bat egitera iristen dira beraien begi aurrean ikusten dutenaz bakarrik edota umearen portaerak eta jokabideak aztertuz.Gogoan eduki behar dugu irakasle garenean agian arrisku sozialen baten aurrean gaudela eta ume hau ezin dela diagnostikatu egoera honetatik irten arte.

Irakasle moduan beharrezkoa da umeen guraso eta gertukoenekin erlazio estu bat mantentzea,informazioa elkar trukatzeko eta hobeto ezagutzeko.Gainera bere testuingurua ezagutuz klasean dituen jarreren zergatia ezagutuko dugu.Honela etorkizunean baztertua ez gelditzeko edota bere garapen integrala bermatzeko bidean ipiniko gara.

Konturatu naiz ume hauek laguntza handia behar dutela beraien harremanen esperientzia edo afektibortasun esperientzia txarra izan baita.Txikitan esperientzia txarrak eduki badituzu etorkizunaren oinarri izango dira eta oso zaila da hau aldatzea.Baina irakaslearen esfortzu eta dedikazioaz egin daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario