ARRETA GOIZTIARREN PRINTZIPIOAK
EZAGUTZEN:
Egia esan ezagutzen nuen arreta goiztiarren zeregina
zein den.Gaixotasun psikologiko edo fisiko guztiek bezala azkar topatzeak
erantzun positiboagoak eman ditzazke.Hau da arreta goiztiarren zeregina
bereziki,umeen jokabideak aztertu eta hauek ulertuz garapen integralean arazoak
izan ditzazketen umeak identifikatu. Garapen nahaste orokorren bat duten umeek
beraien alderdi guztiak ez garatzeko ,hau da garapen integrala ez lortzeko
edota sozialki baztertuak geratzeko arriskua dute.
Arreta goiztiarrak oso beharrezkoak iruditzen
zaizkit baina umeen etorkizunean edadetuagoak direnean ere lagundu beharko
zitzaien gehiago.Zergatik esaten dudan hau,Nire eskolan Sindrome de Down zeukan
mutiko bat ezagutzen nuen eta ezagutzen dut oraindik.Iñigo Garciak garapen
motore, soziala eta berbala gainditzen zituen.Kuadrila zuen eta ez zen bazterturik
geratzen beti lagunekin baitzebilen.Hori txikitan gertatzen zen baina Iñigok nerabezaroan sozialki atzerapen bat eduki
zuen,edota garapen labur bat ere deitu diezaiguke.Honela gutxinaka bere lagunek
interes komun berdinak zituztenean bere sozializazio mailak nahiko antzerako
jarraitu zuen eta gutxinaka baztertze sozial bat bizi izan zuen.Esan nahi dut
arreta goiztiarrak oso garrantzitsuak direla baina diagnostiko bat egiteagatik
eta txikitan laguntzeagatik umeak ez duela dena eginda.Bizitza osoan zehar laguntzeko
eta berekin aurrera pausuak emateko prest egongo gara.
Ikasgai honek arreta goiztiarren beharra duten ume guztien ezaugarriak ezagutzeaz eta arlo honi buruzko nire jakinmina piztu dit.Etorkizunean honelako umeak egokituko zaizkigu eta gure zaintza eta arreta osoa beharko dute hauen onurarako.
Bestalde argi geratu zait umeen etiketatzea ez dela egokia diagnopstiko fidagarri bat izana arte.Umearen testuinguru eta erlazioak ezagutu behar ditugu ondoren epaitzeko.Askotan umeak bizitzen duen egoerarekin dute zerikusia bere jokaerak beraz hauek ezagutu ondoren epaitu beharko genuke.Honetarako familiarekin eta beste irakasleekin informazioa trukaketa beharrezkoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario